“Gonbidatuei aho zabalik uztea gustatzen zaigu”
“Tradizioa errespetatzen dugu, esanahia gehituz”
“Denontzat aukera on bat izan nahi dugu”
“Taloa gure produktua da”
Ekotalo esklusiboekin osaturiko esperientzia. Bertan eta zuzenean sukaldatuak, aukeraturiko momenturako: bazkal aurreko luncha edo ondorengo afari-merienda. esperientzia esklusibo, berritzaile eta tradizioduna.
Ahalik eta azkarren. Modu esklusiboan lan egiten dugu, urtean gehienez 32 ezkontza burutzen ditugularik. Esklusibotasun honengatik eta gure zerbitzua Euskal Herrian eta inguruan eskaintzen dugula kontuan hartuz, ezkongai askorentzako aukera on eta oraindik oso gutxi ikusia da gurea.
Nahita aukeraturiko bere osagaiengatik. Berez ona den produktua denontzako egokia izan behar duela uste dugu. Honengatik, intolerantziak errespetatuz eta denon elikadura ohiturak kontuan hartuz, pertsona guztientzat egokia den produktua lantzen dugu. Ezkontza batean, honelako produktua bermatzeak, pertsonalizazio eta detaile handiagoa suposatzen duela uste dugu. Zerbait guztiz berezia eta denontzat egokitua.
Mokadu bateko edo biko taloak eskaintzen ditugu. 9-12 cm arteko diametroa daukate. Zuen gustura egokitzeko proposamena egingo dizuegu, errezeta eta formatu pertsonalizatuak eskainiz.
Bi aukera eskaintzen ditugu.
Ekotalo zerbitzu mugagabea (“barra librea”) edo ekotalo kopuru finko batez osaturiko menua.
Zerbitzua zuen ideiaren arabera egokituko dugu, hau da Ekotaloak lunchean edo afari-merienda garaian eskaini nahi dituzuen, gonbidatu konpuruaren arabera, beste berezitasunen bat egin nahi baduzue…
Gure Ekotalo guztiak glutenik gabeak eta %100ean ekologikoak dira. Ekotalo gozoak eta gaziak eskaintzen ditugu, garaiko eta tokiko produktuak erabiliz. Jarraian, oso harrera ona izaten duten taloen zerrenda daukazue:
Tradizionalak
Tradizionalak fusion
Berritzaileak
Veganoa
Gozoak