“Produktu ezin hobea dela uste dugu, eta guztiek gozatu dezaten nahi dugu.”
“Taloa maite dugu eta esperientzia gastronomiko berriak sortzeko grina daukagu.”
Ezkontzetan, azoketan, enpresa-ekitaldietan eta jai herrikoietan parte hartu dugu, gure proposamena hainbat espaziotara eramanez eta ekitaldi bakoitzera egokituz. Showcooking zerbitzua eskaintzen dugu, zuzenean sukaldatuz eta bezeroei esperientzia gastronomiko bakarra eskainiz. Momentuan egindako taloak, kalitatezko osagaiekin, zerbitzu profesional, gertuko eta arduratsu batekin. Talde gazte eta entusiasta bat gara, eta egia esan… egiten duguna maite dugu!
“Ekotaloak dastatu aurretik ere esperientzia oso bat bizitzeko aukera.”